Konstituzio arrotzaren egunean. Zeledon Desobedientzalari!
Abenduaren 6an, espainiar konstituzio eguna aitzakia hartuz, desobedientzilariok ekintza bat burutu genuen Gasteizen. Ekintzaren antolakuntzan pare bat aste ibili ondoren, Zeledonek bere naziotasun inposatuari ukatu behar zuen eguna heldu zen! Gainera Zeledonek gasteiztarrei bere adibidea jarraitzera animatuko zien, honela nazioarteko erakundeetara euskaldunok dugun naziotasun eskubidea aldarrikatzeko aukera izango genuke.
Ekintza goizeko 11etan hasi egin zen, desobedientzilari batzuk kutxa erraldoi bat eraiki zuten, bapatean Zeledon agertu zen bere karnetarekin, bere inposaturiko espainiar naziotasunari uko egiteko prest eta euskaldun bezala berea aldarrikatzeko asmoz. Bere NANa kutxan sartu ondoren, gasteiztarrak animatu zituen desobedientzilariak-en bideari atxikimendua azaltzeko eta espainiar karneta ukatu. Une horretan gazte batzuk animatu ziren eta beraien NANak kutxara botatzera animatu ziren. Ondoren, Zeledonek hurrengo agiria irakurri zuen:
Zeledonek argi dauka. Ez du estatu arrotzek inposatutako nortasun agiririk nahi. Honela gure deia jaso eta nortasun agiri arrotz hori Nazio Batuen Erakundera bidaltzeko erabakia hartu du.
Zeledonek desobedientzialariek emandako aukera aprobetxatu du, gaur egun jasaten ari garen gatazkan gizarteari parte hartzeko eman zaion aukera. Desobedientzilariok argi bait daukagu gizartea dela gatazka gehien nozitzen ari dena eta era berean konponbidean eragile nagusiena beharko lukeena.
Horregatik gizarteari deia luzatzen diogu desobedientzia aktiboko ekintzetan parte hartzeko. Konkretuki 100etik 1000ra ekimenean parte hartuz non bakoitzak bere nortasun agiri arrotzari uko egiten dion hau desobedientzilariei emanez.
NAN hauek NBEra eramango ditgu gatazkaren internazionalizazioa bideratzeko eta munduari erakusteko hemen badagoela ez espainola ez frantsesa ez den errekonozitu gabeko herri bat autodeterminazioa gauzatzeko eskubidea ukatzen zaiona.
Gizarteak dagokion protagonismoa berreskura dezan estatu arrotzen aurkako desobedientzia zibila, boikota eta ekintza zuzen ez bortitza erabil ditzan eskatzen diogu asmo pedagogiko, herrikoi eta eraikitzailez autodeterminazioa eta burujabetasuna lor ditzan.
Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Hurbiletik)
Egin click irudian haundiagoa ikusteko
Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Urrutitik)
Egin click irudian haundiagoa ikusteko
Gaia: Euskal Herria


