Konstituzioaren oroitarria apaintzen. Desobedientzia Zibilaren bidetik Autodeterminazioa
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-HerriaGazte Abertzaleakeko kideok, desobedientzialariekin berriro ere bat eginez, Gasteizen bildu ginen beste ekintza bat burutzeko.
Honetan, bertan dagoen Espainiako Konstituzioaren aldeko oroitarria koloreztatu behar genuen. Kristolango giroa eta eguraldiaz, sei kide uretan sartu eta papel, kolore, ikurrin txiki, marrazki eta abarrekin polit polit utzi genuen monumento hori beste kontituzioa eder bat erreibindikatzeko.

Beste kideek bitartean triptikoak banatu eta prentsarekin hitzegin zuten bi pankarten atzea.

Eta, nola ez! Ertzaintza agertu zen ekitaldia mozteko asmoarekin, baina hara euren sorpresa gehienak indokumentuta geundela ikustean! (NAN-ari uko egin diogu).

Ordu erdi luze egon ziren identifikazteko, eta tentsio une pare bat egon ziren detenituak eramateko erabakia hartu edota materiala konfiskatu nahi zutenean. Azkenean ez zen ezer gertatu, eta ekintza ederra burutu genuen. Derrigorrezko aurreskuaren ondoren monumento berria utzi genuen gure atzean. Hurrengoan gehiago.

Banatu zen agiria http://euskalherria.indymedia.org -en

Gaia: Euskal Herria
0 Erantzunak to “Konstituzioaren oroitarria apaintzen. Desobedientzia Zibilaren bidetik Autodeterminazioa”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna