Kosovo: bide bakezale eta demokratikoa

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, pentsatzen du Herrien erabakitzeko eskubideak pauso handi bat izan duela, autodeterminazio eskubideak pauso handi bati izan duela, eta horregatik Kosovoren independentzia ospatzen du. Ulertzen dugu, Herri bakoitza bakarra eta berdingabea dela eta antzeko prozesurik ez dagoela; GAk, gainera, ulertzen du Herriei aplikatu daitezkeen giza-eskubideak indarrean daudela, egun.
2006an Montenegro-ren independentzia bizi izan zuen Europak. Lehenago, aldiz, Kroazia, Eslovenia, Mazedonia eta Bosnia Estatu bihurtu ziren. Azken egunotan, inperio yugoslaboaren dekonstrukzio prozesu artifiziala gertatzen ari da. Honek Herri kosovarrari haien bizien ibilbidea hartzea ahalbidetzen du.

GA-tik gogoeta bat luzatzen dugu: Kosovo 10 877 kilometro karratu neurtzen duen errepublika berria da, Nafarroa baino pixka bat handiagoa; Kosovok, gainera, bi milioi berrehun mila biztanle ditu, Euskadiko erkidegoko biztanle kopuru bertsua. Tamainari erreparatuz gero, txikia dela esan dezakegu, eta nazioarteko Estatuen begietan ez du berebiziko garrantzirik. Halere, nahikoa indartsua izan da Estatu estatusa lortzeko garaian.

EAko gazte erakunderi iruditzen zaigu nazioarteko jarreretan ezberdintasuna agertuko dela; potentzia handiek, kasu bertsuetan, dituzten iritzi ezberdinek arduratzen gaituzte. Horregatik, GAk uste du, autodeterminazio eskubide hori berdina dela bai Kosovon eta bai Eskozian, Lituanian eta Abjasian, Bohemian zein Flandesen, Transnistrian edo Bavieran; eta, nola ez, Euskal Herrian, Catalynuan eta Galizan.

Hau guztiagatik, egun hauetan jaio den Kosovoko Errepublikaren etorkizunarengatik pozten gara, Herrien Europara begirantz jaio den Estatua, guk lan egiten dugun eta espero dugun Europa horri begira. GA seguru dago, estatu berri honen liderrek hiritarren ongia bilatuko dutela jasotako lanabes berrien bitartez. Askatasunak, demokraziak, giza eskubideek eta modu bakezalean lortutako independentziak pausu handi eta garrantzitsu bat eman du. Hau da, ospatzen duguna. Balore horiek dira, goraipatu nahi ditugunak.

4 iruzkin

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes