GAZTE ABERTZALEAK-en KOMUNIKATUA MAIATZAREN 1erako
Aurten Euskal Herriarentzat ilusioz beteriko une historikoan ospatuko dugu maiatzaren 1a. ETAren biolentziaren amaieraren aurrean gaude, eta baita gure herriaren aldarrikapen nazionalei erantzun beharko dion prozesu politiko baten aurrean.
Aldarrikapen nazional hauek, dudagabe, aldarrikapen sozialekin batera doaz. Eredu sozial justu eta solidarioagoa duen herria nahi dugu, ongizate estatuan oinarritzen den eredua, eskubideen berdintasuna eta pertsona guztien ongizatea bermatzen duena, egoera latzenetan aurkitzen direnei arreta berezia emanez.
Estatistikek seinalatzen dituzten datuetan oinarrituta, agerikoa da okupazio eta langabeziaren maila nabarmen hobetu direla: 2001ean, langabeziaren datua 2005aren bikoitza zen.
Hala eta guztiz ere, kualitatiboki emaitza ez da konformatzekoa eta oraindik lan handia dago egiteke.
Lan istripuen datuak guztiz izugarriak dira. Kontratuen prekarietate eta ezegonkortasunaren erantzunaren zain gaude oraindik, batez ere gazteok jasaten dugun arazoa dela kontutan izanda; esparru askotan emakumeek sufritzen duten bazterketa eta desabantaila egoera; enpresen deslokalizazioa… hauek egunero aurre egin beharreko egoerak dira, baina are gehiago maiatzaren 1a bezalako egunean.
Hau guztia dela eta, gazte ezkerzale eta abertzale guztiei dei egiten diegu, gure ahotsa entzun dadin.
Maiatzaren 1ean danok kalera!!!
Gaia: Justizia soziala
0 Erantzunak to “Maiatzaren 1a”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna