Maiatzak 1 (2007)
Aurten ere, mundu osoan zehar, maiatzaren lehena aldarrikatzeko eguna izan dugu festa eguna baino. Hala ere, urtero izaten dira eskaera berdintsuak egiten ditugunak, zoritzarrez langileen baldintzak ez baitira hobetzen, lanaren duintasunean eta lan baldintzen berdintasunean oraindik ere urrats asko dira emateke. Momentu honetan, emakumeen lan egoera ez hobetzeak eta gazteek lan merkatura sartzeko dituzten zailtasunak dira gure gizartearen arazo nagusietarikoak, baina badira gure aroari berriak diren arazoak, hala nola, etorkinei eskaintzen zaizkien lan baldintza txarrak eta prekarietatea. Arazoaren beste aldean, etengabe hazten den gizarte bat irudikatzen dituzten grafikoak erakusten dizkigute gure herriaren hazkundearen neurgarritasunerako parametroak izango balira bezala. Dena den, egunero ikusten dugu, berdintasuna baino, desorekak areagotzen dituen gizarte sistemarako bidean gaudela.
Honen aurrean, Gazte Abertzaleak-ek , benetako ongizate estatu baterako urrats sendoak ematearen aldeko apustua egiten du. Berdintasunean oinarritutako sistema, non estatuak bermatu behar ditu guztion bizi baldintzen duintasunerako neurri eta bideak. Lan baldintzen berdintasuna eta duintasuna bermatzen dituen sistema ez kapitalizatua. Garaia da langileen ahotsa behar duen lekua eta garrantzia izateko.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





