Martxoak 3, Gasteiz justiziaren zain
29 urte pasa egin dira, Asisko Frantzisko Deunaren elizan eta Gasteizko kaleetan barrena gertatu zen sarraskiaz. Gazte Abertzaleak osatzen dugunok ez genuen egoera hura pairatu baina gure nagusiek behin baino gehiagotan samintasunez helarazi digute egun haietan gertaturikoa. Duintasuna mantendu nahi duen herri batek ezin dio bizkarrik eman bere gizartean biziriko historiari, hau delarik eta Gasteizko historian geraturiko egun beltz horren 29.urteurrenaren aurrean zera adierazi nahiko genuke: honelako gertakizunen aurrean delituen preskripzioa ez dela zilegia, justizia errealean sinisten badugu, erailiko, zaurituriko eta or-har kaltetu guztiek duintasunaren eta errespetuaren izenean Martxoak 3ko biktimen elkarteak eginiko eskaerei gobernuak erantzun bat eman behar diola, aurreko urteetan Alderdi Popularra zen eskaera honen aurrean itsuarena egiten zuena, jakina bere ohorezko lehendakaria izan baitzen gertakizun hauen gidari, baina egun PSOEk bere talante berri eta aldaketarako joera egiaz aldarrikatzen badu hona hemen aukera ezin hobea hau plazaratzeko. Bestetik egun horietan langileek eginiko errebindikazioak egun bizirik jarraitzen direla eta haien oroimenaren eta justizia sozialaren izenean askatasun demokratikoen, adierazpen askatasunaren eta greba eta bilkura eskubidearen aldeko lanean jarraitu behar dugu Gasteizko eta Euskal Herriko gazte oro.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Estitxu Iturrate
Komunikabidea: Gutuna
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


