GAko martxoaren 8ko komunikatua
Gutxiengoa gara erabakitzeko esparruetan, ez gaude behar bezala ordezkatuak.
Emakume gaztearen parte hartzea ezinbestekoa da gure nazio proiektuaren garapenerako.
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaurko emakume langilearen egunean, emakume gazteak munduan duen egoeraren inguruko erreflexioa burutu nahi izan du, euskal gizarte aske batean izan behar duen lekua erreibindikatuz.
Erakundearen Donostiako bere koordinatzaileak, Maider Carrerek, euskal emakume gazteak praktikan duen ezberdintasun egoeraren aurrean EAko gazteek egindako analisiaren berri eman nahi izan du. Carrerek, langabezia tasa altuagoak jasan eta soldaten ezberdintasunak salatu ditu, kasu batzuetan %30eko ezberdintasunak topatzen ditugu eta horrek ez du inongo justifikaziorik.
Era berean, erakundearen Idazkari Orokorrak, Harkaitz Millanek, dirudienaren kontra, gazte munduan dirauten tendentzi ezberdintzaileen existentzia azpimarkatu nahi izan du. Kezka handiz ikusi dugu, unibertsitatean, esaterako, emakume gazteen pilaketa oso nabarmena dela hainbat ikasketa arlotan: erizaintza, gizarte langintza edota farmazian esaterako, hau da, betiko emakumeen rol tradizionaletan.
Millanek eta Carrerek, Donostian bildutako GAko hainbat kiderekin batera, parekidetasunaren borrokan estadio berri batean gaudela adierazi dute. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola erreproduzitzen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, Botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume gutxiren presentzia, etab.
Aipaturiko diagnosi honi buelta eman eta egoeran aurrera egiteko Eusko Alkartasunako gazteek martxoaren 8 honetan hainbat neurri konkretu proposatu dituzte, bai EA alderdiari bai eta hainbat euskal erakundeei, aurrera eraman ditzaten:
-Unibertsitatean ematen den gizon/emakume rol tradizionaletan oinarrituriko pilaketari aurre egiteko neurri zehatzak.
-Publizitate mundutik sexismoa behin betikoz erradikatzea.
-Euskal gizartean dagoen errealitate berria kontutan hartzea: emakume gazte etorkinek jasaten duten diskriminazio kulturalari aurre egitea konplexurik gabe.
Amaitzeko, Millan eta Carrerek gaurko egunez egiten diren errebindikapenak urte osoan kontutan izatearen GAren konpromisoa azaldu eta euskal gazteriari berdina egiteko eskabidea luzatu diote.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


