Mayor Oreja Jauna, zureak ez dauka izenik. Komunikabideei esker, Espainian eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzarekiko eta Euskadirekiko zure jarrera zein den garbi gelditu zen lehengo egunean.

Aurrekontuei dagokienez Legebiltzarrean gertatutakoak zure eta zure alderdikideen lotsagabekeria argi baino argiago utzi du Herriaren begien aurrean. Espainiako gobernutik eta PPtik jo eta ke egiten zabiltzaten Euskadirekiko boikot etengabeak lotsagarri gelditzera eraman zaituzte.

Aurrekontuak ezinbesteko elementua dira herrialde batek bere gestioa aurrera eraman dezan, eta duten garrantzia ezagututa, jarrera boikoteatzaile lotsagabea besterik ez duzue eduki. Baina Eusko Jaurlaritzan dauden alderdiek mutu- rretan eman dizuete. Iturgaitz baino azkarragoa zinela uste nuen, baina oker nenbilela azaldu didazu. Gainera, agian zuen jarrera faxista aldatzen hasi beharko zenukete. Ez al duzu uste, Mayor Oreja Jauna?

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Euskaldunon Egunkaria


0 Erantzunak to “Mayor Oreja eta aurrekontuak”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna