JAI MILITARREN INPOSAKETARI INTSUMISIOA! MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GAren ustetan, Espainiako patroiaren eguna ez da Euskal Herrian ospatu beharreko eguna , euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Beraz, gazte erakundeak, espainola euskaldunei inposatutako nazionalitatea dela adierazten du eta behingoz euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan eskatzen dio Espainiar gobernuari.
Hispanitatearen egunean jai arrazoi desberdinak egiten dute bat, Guardia Zibilaren eguna eta arrazaren goraipamena besteak beste, frankismo garaian ematen ziren ospakizunen parametro berdinetan antolatutako eguna beraz. Bide honetan, Gazte Abertzaleak-ek egun hau ez ospatzearen nahia adierazten du, jai hau euskaldunontzat iraingarria eta arrotza delako, euskaldunak hispanoak ez diren heinean eta behin eta berriro Guardia Zibila Euskal Herrian ez egotearen gura adierazi duelako euskal gizarteak.
Zentzu horretan, erakunde independentistak, Donostiako portuan egindako antzerki baten bitartez, non espainiar militarrez mozorrotutako militanteak parte hartu duten, militarrak Euskal Herritik doazela irudikatu du. Egunaren leloa MILITARRIK GABE, ASKOZ HOBE! izan da.
Gaia: Euskal Herria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


