MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GAren ustetan, Espainiako patroiaren eguna ez da Euskal Herrian ospatu beharreko eguna , euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Beraz, gazte erakundeak, espainola euskaldunei inposatutako nazionalitatea dela adierazten du eta behingoz euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan eskatzen dio Espainiar gobernuari.
Hispanitatearen egunean jai arrazoi desberdinak egiten dute bat, Guardia Zibilaren eguna, kolonizazioaren ospakizuna eta arrazaren goraipamena besteak beste, frankismo garaian ematen ziren ospakizunen parametro berdinetan antolatutako eguna beraz. Bide honetan, Gazte Abertzaleak-ek egun hau ez ospatzearen nahia adierazten du, jai hau euskaldunontzat iraingarria eta arrotza delako, euskaldunak hispanoak ez diren heinean eta behin eta berriro Guardia Zibila Euskal Herrian ez egotearen gura adierazi duelako euskal gizarteak.
Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek azpimarratu nahi du joan den urtearekin alderatuta I+G militarrean gastua espainiar estatuan %27ª hazi dela, oinarrizko I+Garen hirukoitza. Horralako datuak Gazte Abertzaleak taldearen jarrera anti-militarra indartzen du, ulertzen duelako gaur egungo egoera politikoan erabat desegokiak direla gastuak horretara bidaltzea.
Azkenik, Gazte Abertzaleak-ek desfile militarra eredu propagandistiko nazional zaharkitu bat besterik ez dela adierazi nahi du eta desfilean erakusten diren armen benetako helburua zein den gogoratu nahi dio gizarteari , helburu errealen kontra erabiltzea, Irak-en gertatu zen moduan
Ildo honetan, Gazte Abertzaleak-ek “Militar guztiei intsumisioa” lelopeko pankartak jarri ditu euskal hiriburuen egoitzetan.
MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


