NAFARROA OINEZ, HERRIAREN ELKARTASUNAREKIN AURRERA!
Pasa den larunbatean euskal gizartea inoiz baino animo handiagorekin Nafarroa Oinezera joateko asmoarekin jaiki zen. Astean zehar gertatutakoarekin jende jario itzela espero zen, euskera eta euskal kulturarekin alkartasuna azaltzeko Irunberrin, 2003.eko Nafarroa Oinezeko festan, espero ziren milaka lagun.
Aurten Arangioiti Ikastolak jasoko zituen egun horretan lortu behar ziren etekinak. Berritu eta handitu behar den ikastola honetan, laurogei ikasle baino gehiago daude, hauen egoera hobetzeko premia dago euskerazko heziketa egoera duin eta eroso batean jaso dezaten.
Urte bete lan egin ondoren, ordu gutxi batzutan ilusio guztiak desagertu egin ziren. Gaueko galernak eta txaparradak prestatutako guztia txikitu zuten, eta ekitaldia eteteko eskakizun publikoa zabaldu zuten irratitik, haraino urbiltzeko asmoa zeukatenei ez joatea eskatu zen pertsonen ziurtasuna ezin zelako bermatu.
Era berean, Gazte Abertzaleakeko kideek buelta eman behar izan zuten, nahiz eta Nafarroa Oinezeko antolakuntzan parte hartzeko eta laguntzeko konpromisoa hartu zutelarik.

Oso giro tristea nabari zen, baina baita guraso, irakasle eta guzti hau prestatzen hainbeste denbora igaro dutenekiko elkartasuna ere argi azaltzen zen.
Egoera hau ahal den heinean bideratzeko, kontu korronte batzuk ireki dira, bakoitza ahal duena eman dezan. Guraso eta irakasle hauek aurre egin behar dituzten galera ekonomikoak gutxiezteko eta haien seme- alabentzako ikastola berria eraikitzearen proiektuarekin aurrera egin dezaten.
Gazte Abertzaleak-etik euskalzale guztiak proiektu honi adostasuna eta laguntza ematera deitzen dute, eta egoera berri honetan kausa berdinari aurre egiteko talde konpromisoa berriro ere berritzen da.
Gazte Abertzakeak-en euskera idazkaria den Estitxu Iturrateren esanetan, denon artean proiektua aurrera eraman behar dugu. Euskalzale guztion, jende guzti honen eta euskal gizarte ororen ilusioak itzaltzen dituzten arazoen aurrean ez dugu etsiko. Berriro ere, indarrak batu behar ditugu 2005. urtean Arangoiti Ikastola errealitate bihurtzea bermatu behar dugulako.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


