Nafarroako eta Euskararen eguna ospatzen dugu abenduaren 3an, eta ez da kasualitatez, Xabier deuna euskal hiztuna baitzen. Sanzen gobernuak daraman hizkuntz politika kontutan hartzen badugu paradogikoa dirudi egun berberean bi ospakizun hauek bat egitea. UPNrentzat euskara eta Nafarroa bateraezinak baitira, lehian iharduten bi ezaugarri, bi paralelo elkarezin.

Nafar agitariek aho bete hortz geratzen dira “beraien” herria anitza, askea eta beste erkidegoentzako eredugarria dela esanez, noski, euskaldon eta abertzaleon eskubideak zanpatuak darraiten bitartean eredu garbia izango baita Espainiar estatuko gobernuarentzat baina ez ordea geure herriarentzat. Nafarroako hinkuntza, kultura, ohiturak…halaber nortasuna itotzen sailatzen duzuten heinean gure herriarekiko errespetu gabezia adierazten jarraituko duzute.

UPNko politikari oro: ez zarete nafar bakarrak, nafartasuna ez baita zuen alderdiari lotua dihoan zeozer, euskalduna eta abertzalea izateak ez du esanahi Nafarroa maite ez dugunik, are eta gehiago esango nuke, Nafarroko benetako espirituaren isalda adierazten dugula, konkistatua izan aurreko Nafarroa: askea, bere legeen jabea eta bere herrialde anaiekin batera iharduten zuena.

Zailatsunak-zailtasun, oztopoei, lege arrotzei aurre eginez euskara goraka doa Nafarroan batez ere eremu ez euskalduna deritzanean, geure hizkuntza zaindu eta batez ere erabili behar dugun altxor bat delakoaren ideia lekua hartzen baitoalako gizartean, Euskara eta Nafar izatea bategarria eta osagarria delako.

Mugak jarriko dizkigute baina aurrera jarraituko dugu, geure herria bere osotasunean errespetatzen dugulako eta egunen baten Nafarroako herria hitza hartuko du beingoz, ez egunean daukagun marko foralaren ezarreraren moduan, Nafar guztion hitza berdin balio duelako, bai Beran, Kortesen, Zuñigan zein Garden bizi.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Estitxu Iturrate

Komunikabidea: Berria


0 Erantzunak to “Nafarron hitza”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna