Nazioarteko Harremanak

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, azken asteburuetan beste bi gazte erakundeen kongresuetan parte hartu du gonbidatu moduan. Aurreko astean, Lander de Bilbao, Gazte Abertzaleak-en nazioarteko idazkaria eta EFAY-ko presidentea dena, Juventudes Andalucistas taldearen kongresuan izan zen Sevillan. Bertan, Gazte Abertzaleak-en ordezkaritza lanak egin zituen bere adierazpenetan herrien arteko elkarna, beste Europa baten eraikuntzan beharrezkoa den bidea bezala definituz. Argazkian bere agerraldiaren une bat.

Azken asteburu honetan, Ibon Usandizaga eta Lander de Bilbao, Bloc Jove taldearen kongresuan izan dira Valentzian. Bertan, gure erakundearen alkartasun mezua elarazi zieten bertan bildutako guztiei. Argazkian Gazte Abertzaleak-en idazkari nagusia, Ibon Usandizaga, hitz batzuk esaten kongresuan izan zirenei.

Lander de Bilbao

Ibon Usandizaga

Viva Andalucia Libre!
Visca el PaĆ­s ValenciĆ” Lliure!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes