Noaingo Bataila, 1521-2005
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEkainaren 26an Noainen Nabarralde erakunde apolitikoak ospatu zuen oroitzapen ekitaldian izan zen GAko ordezkaritza bat, esperientzia honetatik ikasteko. Euskal aukera politiko anitzetako jendea izan zen bertan, eta batez ere politikatik at den jendea. 1521. urtean Nafarroako Erresumaren gudarosteak izan zuen azken borrokaren oroitzapen ekitaldia da.
Goizeko 10:30etan inguru, Iruñako Erret Jauregitik abiatu zen martxa. Ehunka lagunek egin zuten bi orduko bidea, edateko eta atseden hartzeko geldiuneren batekin, txistulariak animaturik, 12:30etan Noaingo Getze auzoko plazara heldu arte. Han jende gehiago batu zen, mendixkan gora, gertakizun horren oroigarri den monumentu aurrean egingo zen irakurketara joateko. Euskal lurralde guztietatik etorriak ziren gizon, emakume haur eta gazteak bildu ginen, eta euskal lurraldearen batasunak gogoan izanik.
Amaitzeko herri bazkaria ospatu zen Getzeko frontoian bildu ginen ehunka lagunen artean.
Historiagileak ez datoz bat ekitaldi honen funtsa den historia irakurketarekin. Baina gauza asko dago ikasteko honen inguruan. Borondate oneko jende asko biltzen da, eta euskal lurraldetasuna bere egiten duen ideia biziki barneratuta daramate.


Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Noaingo Bataila, 1521-2005”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna