ORTZADARRAREN EUROPA.
JERC, GA, eta CHOBENALLA ERAKUNDEEK ANIZTASUNAREN ALDE APOSTU EGITEN DUTE.
Atzo, ekainak 8, Gasteizko EA ko egoitzan JERC, Gazte Abertzaleak eta Chobenalla erakundeen arteko topaketa egin zen. Laura Ribalaiga (JERC), Daniel Ripa (Chobenalla) eta Andoni Iturzaetarekin (GA) batera, Begoña Errazti, EAko presidentea, eta Mikel Irujo, Europarako hautagaia egon ziren.
Hogeita hamar lagunen aurrean, guztiek Europa solidario, demokratiko, jasangarri eta errepublikan oinarritzen den baten alde apustu sendoa azaldu zuten; kolore anitzez osatutako Europaren alde, alegia.
Utopiaz ere hitz egin zuten, Euskal Herria, Catalunya eta Aragoi, Europan nazio eta Estatu gabeko herri diren heinean utopiari eutsi behar diotela azaldu zuten. Herri aurrerakoi eta solidarioz osatutako Europa utopikoa bilatzen baitute Herrien Europa koalizioa osatzen duten alderdiek: aniztasuna aintzat hartzea eskatu zuten eta neoliberalismoa eredu duen egituratik urruntzea, errespetuan eta autodeterminazio eskubidean oinarritzen den Europa lortzeko.
Andoni Iturzaetak geure helduei zer nolako Europa nahi dugun azaltzea da topaketaren helburua adierazi zuen. GAko idazkari nagusiak zehaztu zuenez eskakizunak abertzale, ezkertiar, utopiazale eta gazte garen aldetik egin ditugu, eta hauek gure herriak besteen maila berean egotea, elkartasunean oinarritutako Europa osatzea, pertsonak kapitalaren gainetik jartzea eta gazteoi aukerak ematea dira.
Zentzu honetan ere Chobenallako ordezkariaren hitzetan, abertzaleok Europear sentimendu sakonena dugunak gara, gu guztiak errespetatuko gaituen benetako Europan sinisten dugulako; ez Estatuen mapetan azaltzen diguten horretan, kolorez betetako, aniztasuna oinarri duen Europa Bateratu batetan sinisten baitugu.
Gaia: Internazionala
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





