Pablo Isasirekin elkartasuna
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen, Nazio Batzordeak Pablo Isasi, Amurrioko Alkate eta Eusko Alkartasunaren militante denari, bere elkartasuna adierazten dio, Madrilgo Auzitegi Nazionalean datorren abenduaren 15ean terrorismoaren goraipamen akusaziopean epaitua izango dala jakin ondoren.
Era berean, Pablo Isasiren giza eskubideen, elkarrizketaren eta elkarbizitzaren aldeko lana soberan ezaguna dela adierazten du.
Ibon Usandizaga, Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia: Gazte Abertzaleak erakundetik nazionalismo espainiar eskuindarra aurrera eramaten ari dan krispazio estrategia gaitzesten dugu. Egun Euskal Herrian momentu historiko itxaropentsua bizi dugu eta abertzaletasunaren aurkako eraso guzti hauek justifikaezinak dira. Espainiar ultraeskuinak abertzaletasuna falazien bitartez erasotzeko salbuespeneko epaitegia dan Auzitegi Nazionala erabiltzen du. Eta hori onargaitza da.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Martin Aranburu
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





