Ongi etorria Iko!

manifestuaren-aurkezpenaDuela urte eta erdi Ikoitz Arrese, Ikasle Abertzaleakeko buru zena, GaztEHerriaren bultzatzaile eta Gernikako Akordioko sinatzailea espetxeratu zuten, beste zenbait gazte bezala, makrosarekada batean Segiko kide izatea egotzita. Gaur aske utziko dute. Honakoa Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, idatzi duen iritzi artikuloa da.

“Hitz batzuk zor dizkizut Iko, orain aske utzi zaituztenean. Hitz gutxi batzuk, baina emozioz beterik, jakin dudanean ordu gutxi barru aske utziko zintuztela pozez eta irriz bete dira une horretako segundoak.

Urte eta erdi ibili gara zenbait eskutitzen bitartez komunikatzen eta jakiten zenola Euskal Herria aurrera zioan, bere bidean, utzi zenueneko momentu horretatik hartu zuen abiadura berdinarekin. Azkar. Baina azkar joan da denbora ere, Bruselako bidaian bizi genituen komedien istorioak atzean gelditu dira. Zu zahartzen saiatu dira, eta ez dute lortu, niretzat bizi- bizirik jarraitzen baitu une korapilatsu horietan ezagutu nuen pertsona. Read more »

Gazte Abertzaleakeko Arabako arduradunak Martxoak 3ko egunera begira dio “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen”

Martxoak 3ko gertutasuna dela eta, beste behin ere Martxoak 3ko biktimen elkarteari Gazte Abertzaleakek bere babesa eman nahi dio eta bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eta Estatuak bere erantzukizuna aitor dezan eskatzen du. Dani Lopez, gazte arabarrak argi du “oraindik biktimen bereizketa garbia egiten da, eta gehienetan erakunde publikoetan zein jendarteari begira lanean dauden pertsonen baitan gelditzen da kontzeptuaren definizioa, eurak biktima legez nor hartzen duten oinarri” baina bere aburuz “hasiera traketsa da hori, biktimen arteko bereizketa egitea ez da bidezkoa, biktimak dira sufrimendu kasuak pairatu dituztelako eta hori aitortzen ez den bitartean ez dugu ezer egiterik”.

Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 36. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakeko arduradunak “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du.

Era berean, Dani Lopezek, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Frantzisko elizan martxoaren 3 hartan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Modu honetara, Dani Lopezek euskal gazteria zenolako paper garrantzitsua jokatu dezakeen azpimarratu izan nahi du “gu baikara oroitzaren gordailua eta etorkizuna bermatuko dugun lanabesa; gu gara edozein gobernuk jendartearen aurka proposatu dezakeen erreformaren aurka altxa eta inkonformismoa bultzatu behar dugunok; gu izan behar gara gure oinordekoei, martxoak 3 horretan eskaini ziguten ikasgai historiko horren garrantzia hedatu eta praktikara eraman behar dugunok”. Read more »

Gure borrokaren borondate mugiezina haien murrizketak baino indartsuagoa denez, hilaren 11ean gazte guztiak kalera!

Gazte Abertzaleakek bere egiten ditu “Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lemapean Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetan Eusko Alkartasunak, ezker abertzaleak, Alternatibak eta Aralarrek deitu dituzten manifestazioen oinarrizko aldarrikapenekin.

Gazteontzako gaitz kronikoa bihurtu den krisi estrukturalari, aspaldian Gazte Abertzaleaketik salatu dugun krisi sistemikoa gehitu zaio. Badira urteak inguratzen gaituen eredu sozioekonomiko neoliberalak porrot egin zuela, eta herritarren eskuetatik at dauden interesak bultzatuta, krisi latz eta arrotz baten eskuetan utzi gaituzte.

Honek guztia duen esanahiari lotuta, ezin dugu esan gabe utzi, gaur arte espainiako Estatuko gobernua zuzentzen egon direnak Ongizate Estatuaren sistemaren kontzeptua modu lotsagarrian plastifikatu dutela eta beraien kaxara erabiltzen dute, hobekien datorkienean, murrizketak edozein aldeetatik eginik, sistema publikoa deseginez eta giza eskubideen xahuketa erreal baten arestian jarrita.

Aurpegirik ez duten finantza botere globalek, Rajoy bezalako txontxongiloak eskuetan hartuta, herri batek izan beharko lituzkeen baliabide politikoa, instituzional eta ekonomikoak ukatzen dizkigute, menpekotasuna areagotuz.

Eta gazteok, sistema honen benetako aurpegia aspaldian ezagutu genuenok, gizarteko izurriteak, xahutzeak, tragediak… sortzen dituen sistema honi ezetz borobila esan behar diogu. Benetako eraldaketa soziala gure burujabetzan pausoak ematen ditugunean etorriko da, guk geuk izateko askatasuna daukagunean izango da, herri independente bat izanik; soilik askatasunez bere eskuekin lana egin dezakeen herriak, sistema aldatzeko gai izango da; menpekotasunetik at, erabakitzeko eskubidea horren bermea izanik.

Bitartean, sektore publikoa suntsitu eta sistema finantziero basati baten atzaparretan utzi nahi gaituzten horiei muzin egin behar diegu, eta datorren otsailaren 9an antolatu diren paroetan, zein 11an deitutako manifestazioetan gazte guztiok parte hartu behar dugu. Kalera irten behar gara gurea dena aldarrikatzea. Gure erantzuna entzun ditzaten, denok kalera, gure borrokaren borondatea haien murrizketak baino indartsuago baita!

Gazte Abertzaleakek Oarsoaldeko gazteen aurkako epaia gaitzesten du eta Audientzia Nazionalaren desegitea exigitzen du

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere salaketa irmoena plazaratu nahi du guztiz onartezina deritzon Entzutegi Nazionaleko sententziaren aurrean. Haritz Perez, erakundearen Antolakuntza idazkariaren esanetan “Batzuek bakean gaudela eta bortizkeria bukatu dela dioten bitartean euskal gazteria erasotzen, kolpatzen atxilotzen eta jazartzen jarraitzen dute, euskal gazteriaren eta euskal gizartearen oihuei entzungor egin nahian”. Horren aurrean, Haritz Perezek konbentzituta adierazi du “euskal gazteriaren borroka ez dute geldiaraziko, 6 gehiago gazte gehiago espetxeratu badituzte ere ehunka gaztek jarraituko baitugu aurrekoen borroka politikoarekin, hori baita espetxeratu nahi dutena, politika, ideiak, gure pentsamoldea, eta hori ez dute sekulan lortuko”.

Gazte Abertzaleaketik guztizko elkartasuna adierazi nahi izan diote sententzia horrenpean dauden gazteei, zein euren lagun eta senitartekoei; eta gogorarazi dute prozesu hauetan epaituak izaten ari diren gazteak Euskal Herrian lan politiko bat egiteagatik dela, politikan aritzea izan dela euren ustezko delitua, beste behin, espainiar sasi-justiziaren barrenak agerian gelditu direlarik. Read more »

Fragaren heriotzaren aurrean justiziaren ezarketaren mantsotasuna salatzen dugu

Gazte Abertzaleaketik Fraga Iribarneren heriotzan justiziaren gabezia eta honen ezarketaren mantsotasuna salatu nahi dugu.

Bart, Francoren ministroa izan zena hil egin da, diktadurarekin  izan zuen erlazioarengatik justiziatik pasatu gabe, ezta transizio garaietan ere, bultzatu zituen ekimenengatik bere epaia jaso gabe.

Gazte erakundeko kideok lotsagarria deritzogu, Estatu espainiarrak transizio garaitik saldu egin nahi izan duen “Estatu demokrazia” horretan ageri diren inpunitate uharteak, zeinetan franquismo garaitik zetozen pertsonai beltzak bertan bere gordelekua izan duten. Estatu krimenak sustatu izan dituen pertsonaren oroitza goraipatua izango da egun hauetan Estatuko sistemako maila desberdinetan, zein komunikabide gehienetan, pertsonai honek izan dituen pasarte ilunenak izkutatuz. Baina herriak ez du ahaztu behar, eta gazteok gure benetako Historiaren ezagupena izatea sustatuko dugu gazte erakunde politikotik.

Atzerrira begira saldu nahi izan duten herri demokratiko horretan, Espainian, horrelako gertaerek argi uzten dute oraindik benetako transizio garaia hasi gabe dagoela. Hau dela eta, Euskal Herriko gazteok argi izan behar dugu, bai Gasteizen zein Jurramendin gertatutakoak, ez zirela kasualak izan eta herriko oroitzan gelditu behar dira berriz ere gerta ez daitezen. Oroimena eta kalteordaina bide bat izanik, faxismoaren birsorketa eta ezarketa ekiditea funtsezkoa da Euskal Herriak formulazio demokratikoa izan dezan.

Gazte Abertzaleakek Ekaitz Samaniegori elkartasuna adierazteko manifestaldiarekin bat egiten du

Gazte Abertzaleakek bat egiten du gasteiztar honen egoera salatu nahi duen manifestaldi honekin. Atxilotua izateko arriskuan dago, Auzitegi Nazionalak kondenatu eta geroago, Auzitegi Gorenak bere zigorra handitu ondoren, 8 urteko zigorra jarri zioten, 6 Segiko kidea izateagatik eta 2 urte molotov koktel batekin Gasteizko trenbiaren geltoki bat erasotzeagatik 2009an.

Bidegabekeri honen aurrean, Gazte Abertzaleakek bat egiten du eta bere elkartasuna adierazi nahi dio, urtarrilarren 14ean Ekaitz Etxean! kolektiboak deitu duen mobilizazioari. Bide batez euskal gazteria deitzen du mobilizazioan parte hartzera.

Gazte Abertzaleaketik egoera politiko berri honetan oraindik militantzia politiko hutsagatik epaiketa politikoak jasatea salatu nahi dugu, Euskal Herritik kanpo egun bateko kartzela zigorra ere mereziko ez lukeenean. Bai Estatu espainolari, baita frantsesari ere exijitu nahi diegu erantzunkizunarekin joka dezala euskal gatazka konpontzeko, eta ez sistematikoki erasotzen jarraitzea euskal gizartearen zati bati, bakerantzeko bidean oztopoak jarriz.

Urriaren 25ean ez dugu ezer ospatzerik!

Gazte Abertzaleakek beste behin ere biharko egunean egoitzak irekiko ditu, 31 urteren buruan bete gabe dagoen Lege Organikoa den Estatutuaren mantentzea salatzeko. Euskal Herrian bizi diren belaunaldi askorentzat arrotz egiten zeien “eskakizun” multzo bat da, zeinak egun bizi dugun egoera sozial- ekonomiko- politikoari aurre egiteko mekanismoak agortuak dituen.

Gazte erakundeak Estatutuaren bidea hilda dagoela aldarrikatu nahi du, eta euskal gizarteari horrelako egun batekin iseka besterik ez zaiola egiten argitu nahi dute.

Beraz, Gazte Abertzaleakek euskal gazteriari, zein Euskal Herriko gizarteari, “paktismo” estrategiari muzin egin dezan eskatzen du.

Hau horrela, herrialde desberdinetako egoitzak irekiak izateaz gain, bihar Gernikan “Euskal Herria bat eta bakarra izan ea eraiki” lenapean antolatu diren herri eskola nazionaletan parte hartzera deitu du Gazte Abertzaleakek.

Gazte Abertzaleak ere konponbidearen alde!

Urriaren 16an, Bake Konferentzia baino egun bat lehenago, gizarte eragile desberdinak gonbidatuak izan ziren topaketa garrantzitsu horren berri izateko, eta talde bakoitzak gaur bizi dugun egoeraren berri dituzten hausnarketak plazaratzeko.

Gazte erakundetik prentsa arduraduna den Asier Gomez Barrenetxea bertaratu zen. Bere aburuz “egun bizi dugun agertoki honetan, eragile politiko eta sindikalaz gain, eragile sozialon hitzak berebiziko garrantzia du, gatazka honen konponbidean denok baitugu gure zeregina”. Ildo honetatik gazteen parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen “Euskal Herriko gazteriak pakean bizitzeko aukera izan behar baitu, denontzat funtsezkoak diren eskubideen guztien errespetuan; eta hori bai orainaldian, baita geroan ere bermatua izan dadin, gazteok lan horretan jarduteko tokia aldarrikatu behar dugu eta proaktiboki lanean jardun konponbidearen norabidean”.

Euskal Herriak konponbidea nahi du

Euskal herritar gehiengo zabalak konponbidea nahi du. Bakea nahi dugulako. Normalizazio politikoa behar dugulako. Giza eskubide guztiekiko begirunea nahi dugulako. Read more »

Portugaletik ere, Kukutzaren alde!

Egun hauetan Kukutza III.aren inguruan sorrarazi den elkartasuna Portugaleraino iritsi da. Duela bi aste Euskal Herrira Gazte Abertzaleakeko kideekin elkartzera etorri zen Ricardo Sá Ferreirak, Portugaleko Bloco de Esquerdako kidea, “Kukutza: Resistência Cultural” izenburua duen iritzi artikulua idatzi du esquerda.net -en. Interesgarria izango zaizuelakoan, hemen atxikitzen dugu bere ekarpena; Kukutzaren aldeko elkartasunak Euskal Herriko mugak gainditu dituenaren beste adierazle bat, “Kukutza aurrera!!” oihua lau haizetara eramatea lagunduko diguna. Read more »

WordPress Themes