Pasaian ere, Ziaboga Ezkerrerantz!
Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek, egun izango den TKE (Traineru Kluben Elkartea) Liga jardunaldia aprobetxatuz, “Ziaboga Ezkerrerantz!” kanpaina aurrera eraman du.

Pegatinak eta kartelak jartzeaz gainera bi pankarta jarri dituzte, portuko sarbidearen bi aldetan; bata, Santa Anako elizako behatokian eta, bestea, San Pedroko behatokian, itsasargira bidean.


