Globalizazio prozesuan, iharduera ekonomikoaren desrregularizazioa eta finantza ihardueraren liberalizazioa ez da estatuen esparrura murrizten, baizik eta merkatal kontzeptzio globalago batera jauzten da, muga geopolitikoetara mugatzen ez dena. Behar ekonomiko hau, estatuak iharduera ekonomikoa mugatzeko duen gaitasunaren gainditzean ematen da, hainbat estatu normatiba ezberdin homogenizatuz desregularizaziorantz eta ez mugaketarantz. Prozesu honen ondorioz merkatu mundialak sortzen dira, non ekonomia iharduera mugatzeko eta erregulatzeko gai den erakunde politiko baten ezean, estatuarteko finantza transakzioak, multinazionalen iharduera ekonomikoa e.a… errazten baitiren.

Prozesu ekonomiko honek ez du soilik ihaurduera ekonomiko mota jakin bat orokortzen, baizik eta globalizatzen ditu estatuak hartzera behartuak diren neurri politkoak, egunez egun kontsumo formak imposatzen duten multinazionalek ekoiztutako produktuak, eta batez ere, eta larriena dena, ekonomikoki errentagarriaren superbizipen dinamika liberala, lehiatzeko gaitasuna ez duten enterpresak desagerpenera kondenatuz, ondorioz herriak eta kontinenteak europartzen eta amerikartzen.

Hainbat enterpresen neurrigabekeriak mugatzen duten legeetan ondorio zuzena du desregularizazio beharrak, izan ere halako normatibak desagertzean, enterpresek bestela hartu ezingo lituzketen erabakiak hartzen baitituzte. Era berean, enterpresen iharduera mugatzeko ezintasunak, baldintza erosoenak eskeintzen duten herriak aukeratzea uzten die enterpresei, ekonomia nazional eta batez ere familiarrak kaltetuz. Kapital eta enterpresa mugikortasun honek eragin larriak sortzen ditu herrien ekonomietan: herri batek enpresei ezarritako zergen bidez jasotzen duen diru kopuruaren murrizketak, eskeini ditzakeen zerbitzu publikoen kopuruan eragin zuzena du, enterpresa hauek sortutako langabeziaren asistentzia eskeintzeko diru gutxiago izatearen aurkakotasuna ematen dela.

Ulrich Beck soziologo alemaniarrak dio globalizazioa geldiezina dela, baina ez ordea globalismoa. Estatuek ekonomiaren gehiegikeriak mugatzeko gaitasun politiko erreala izan behar dute: ekonomia globalak, mugatu eta erregularizatzen duen Estatu Globalari atxekirik egon behar du. Estatu bat, zeinaren gobernu ezberdinen arteko akordio politikoa, globalki pentsatu eta lokalki ekiten duten herritarren gehiengoaren gogoaren emaitza den. Planeta mailako hainbat foroek ekar diezaguketen irakspen eta hausnarketen gaindik, prozesu honen errefusapenaren eta gizarte mobilizazioaren beharraren kontzientzia geroz eta hedatuak daude. Porto Algre azken adibidea izan da. Geroz eta gehiago izango da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Gara


0 Erantzunak to “Porto Alegreko Foroa”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna