presoak euskal herrira
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gara, Giza-eskubideak, Jon-Aritz-BengoetxeaEuskal gatazkaren konponketarako inola ere ezin ahaz daiteke ETA-ko presoen familiek sakabanaketa politika dela eta jasaten duten egoera larriaren arazoa. Senideek zigor bikoitza jasatea onartezina da. Batetik, presoari Zigor Kode espainolaren arabera ezarritako zigorra eta, bestetik, sakabanaketa politika. Azken horrek senideak ehunka kilometro egitera behartzen ditu, horrek suposatzen duen dirutza eta istripu arriskuarekin.
Estatu espainolak, bere burua demokratikotzat eta zuzenbidezkotzat jotzen duen horrek, presoek jatorrizko tokietatik hurbilen dauden kartzeletan egoteko duten eskubidea bortxatzen du. ETAko 673 presoetatik 24 bakarrik daude Euskal Herriko kartzeletan. Beste 649ak Espainia eta Frantziako 85 espetxetan sakabanatuta daude. Horrez gain, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten eta gaixotasun terminalak dituzten presoen egoerari ere aurre egin behar zaio.
Jon Aritz Bengoetxea - EAko zinegotzia Bilbon
Gaia: Giza eskubideak
Egilea: Jon Aritz Bengoetxea
Komunikabidea: Gara
0 Erantzunak to “presoak euskal herrira”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna