Sorgintxulo itxi nahian omen dabiltza

Sorgintxulo, Santutxu auzoko gaztetxea, itxi nahian dabiltza. Adineko pertsonentzako zentro bat eraiki nahi dute neurrigabeko inbertsio bat eginez. Tokia, gainera, ez da horretarako aproposena, Txurdinagako parketik hurbilago egotea ere posible izango litzateke eta. Horregatik Sorgintxulon auzoko zenbait gaztek egindako lan guztia bertan behera botatzea bidegabekeria handia iruditzen zait. Autogestio eta okupazio adibide positiboa da hau nire iritziz. Bilboko Gazte Abertzaleak taldeko ordezkari batzuk gaztetxean izan ginen orain dela hilabete batzuk, hura goitik behera ezagutzen, eta auzoko gazteentzako lokal oso egokia iruditu zitzaigun. Sekula ez genuen espero horren ondo antolatuta egongo zenik. Han egindako lan itzela ikusita harrituta gelditu ginen. Gainera ez dio inori inolako arazorik sortzen. Gaztetxe hau ixteko erabakia hartu duten horiek Sorgintxulora bisitan joango balira iritziz aldatuko lukete.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Gara

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes