Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere elkartasuna adierazten du Soziedad Alkoholika musika talde gasteiztarra osotzen duten kideekin, Auzitegi Nazionalak “terrorismoaren goraipamena” egin omen dutela akusatuz deitu bai ditu. Eta sufritzen duten persekuzioa salatzen du.

Erakunde independentista, indarkeriaren aurkako lanean konprometitua, bere militanteen artean S.A.-ren jarraitzaile diren kide asko dituena, pertsona hauen epaiketa salatzen du, pertsona hauek aurrekari penalak ez dituztenean eta ETArekin inolako erlaziorik ez duen lan kreatiboa soilik egiten dutenean. Era berean, espainiar eskuina azken aldi honetan ere tresna ezberdinak erabiliz kulturaren munduan zentzura ezartzen ari dela salatzen du Gazte Abertzaleak-ek.

GA-k adierazten du kantuen letrek “Zuzenbidezko estatu demokratikoa” omen dan honetan ezin dituztela ondorio juridiko- penalik izan. Eta botere judizialari ETAri buruzko erreferentziaren bat talde honen kantuetan aurkitzera desafiatzen du. Era berean, espainiar Botere Judizialari talde honen musika entzuten dugunok ere epaituko gaituen galdetzen dio.
GA-k Euskal Herriko eta espainiar estatuko gazteak komunikabideetan “Guk ere S.A.-ren musika entzuten dugu. Epaituko gaituzue?” lelopean egoera hau salatzera deitzen ditu.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “GA S.A. rekin elkartasuna”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna