Sozietateen Gaindiko Zergaren inguruan
Sozietateen Gaineko Zerga oso tresna baliagarria da gure ekonomia sendotzeko eta ongizate soziala indartzeko. Zerga honek mota askotako sozietateei eragiten die, baina eztabaidan zentratzeko, jarduera ekonomikoa duten sozietateetaz arituko gara.
(SGZri buruzko informazio gehiago: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/informacion/6901/eu_2316/eu_12216.html)
Sozietateen Gaineko Zerga arautzen duten neurriak, berritu eta eguneratu behar izaten dira testuinguru eta behar berriei egokitzeko. Eginkizun hori egokitu zitzaien iaz Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusiei. Baina arau berriak onartzeko ez da adostasun nahikorik izan. Gertatu den zatiketa oso argia izan da: batean eskuineko alderdiek indarrak batu dituzte (PNV eta PP), eta bestean ezkerreko alderdiak kokatu dira. EA izan da guztien artean, eskuinetik kritika gehien jaso duena, alderdi eskuindarren arauak blokeatu dituelako. Baina zertan datza eztabaida?
AZTERKETA OROKOR BAT
Normala denez zergaz ari garenean, eztabaida ordaindu beharreko zenbatekoan datza. Baina xehetasun gehiago daude. Jarraian Maiz Egindako Galderen erantzunak azalduko ditugu:
Nori eragiten dio eztabaidagai den zerga?
Zerga honek, enpresa handiei eragiten die. Enpresa txiki eta ertainei eragiten dien zergak ez du eztabaidarik piztu.
Zenbatekoa izan da orain arteko zerga?
Orain arteko zerga, enpresa handien mozkinen %32,6koa zen. Baina orokorrean enpresa handiek zergaren bidez ordaintzen dutena %18a da (enpresa txikiak baino %6 gutxiago), desgrabatzeko dauden hainbat neurrietaz baliatzen direlako.
Zer proposatzen dute eskuineko euskal alderdiek?
PPk eta PNVk %32,6ko zerga %28ra jaistea proposatzen dute.
Zer proposatzen dute ezkerreko euskal alderdiek?
Ez dago adostasun zabalik ezkerreko alderdien artean.
Zer proposatzen du EAk?
Eusko Alkartasunak %32,6tik %30era jaistea proposatzen du. Eta gainera beste hainbat beherapen eskaintzen du, enpresak bete beharreko hainbat baldintza sozialen arabera.
Zenbatekoa da inguruko herrialdeen zerga?
Frantziar estatuan %33a, Italian %33, Alemanian %29 …
SAKONDUZ
Zerga tresna bezala
Zerga handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta berez, aldatu egiten dira herriek beren beharrei aurre egiteko. Ekonomia garatu gabeko herrietan (adib. Lituania), beren garapena azkartzeko zerga asko jaitsi ohi da, kanpoko enpresa berriak erakartzeko eta sortzen ari diren enpresei bidea errazteko. Baina erakunde publikoek zergak beheratzen dituztenean gutxiago jasotzen dute eta, aurrekontu publikoak ere asko gutxitzen dira. Ondorioz eskaini beharreko zerbitzu sozialak murriztu eta kaskartzen dira. Kasu hauetan, ekonomia sendotzen denean, zergak igotzen eta normalizatzen dira berriro ere.
Sozietateen Gaineko Zerga txikia bada modu iraunkorrean, bi ondorio eman daitezke: edo zerbitzu sozialak murrizten dira (etxebizitza sozialak, osasun zerbitzuak, hezkuntza…) edo beste zerga edo diru iturri batzuk igotzen dira (treneko txartelaren prezioa igoaz, alkoholdun edarien zergan handituz eta prezioa igoaz, zaborraren zergan…). Enpresa handiei zerga jaisten bazaie, txikiei eta kaleko jendeari igoko zaie.
Eskuineko ordezkarien argumentuak
Enpresa handien ordezkariek eta eskuineko alderdiek, zergaren beherapen handiagoaren egokitasuna babesteko ondoko bi argudio nagusi azaldu dituzte:
· Euskal enpresen lehiakortasuna besteekiko hobetzeko beharrezkoa da zerga asko jaistea
· Kanpo inbertsioak erakartzeko erraztasunak eskaini behar dira zerga beheratuz
Eusko Alkartasunaren argumentuak
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko faktore asko dago, hala nola, langileen prestakuntza, teknologia berrien aplikazioa, inbestigazio aurrerapenetan e.a. eta faktore hauek azkartzeko konpromiso irmoa du EAk. Kanpo inbertsioak erakartzeko berriz, lurzoruaren prezioaren beherapena, azpiegiturak e.a. dira faktore nagusienak, eta lan asko dago oraindik aurreratzeko. Dena den, kanpo inbertsioak erakartzea ez da helburu oso bat, inbertsio hauek etorri diren bezala gero ihes egin baitezakete. EAk inbertsio hauek eskuratzeaz gain, bertan errotzea bilatzen du.
Beraz, EAk proposatzen duena da, beherapen handiagoak eskaintzea beti ere baldintza batzuen arabera. Langileen prestakuntzan, inbestigazioan, teknologia berrietan e.a. (hots, lehiakortasunean) inbertitzen duten enpresei zergak gehiago jaistea eskaintzen die. Bide batez, beherapen baldintzatu hauek erakargarritasun handia eskaintzen dute kanpo inbertsioak guregana ditzagun. Are gehiago, inbertsio hauek (prestakuntza, inbestigazio inbertsioak e.a.) euskal ekonomiaren ondasun bilakatzen dira.
Azkenik, EAk langileen baldintzen hobekuntzaren araberako beherapenak eskaintzen die enpresei.
Batzar Nagusietan
Batzar Nagusietan PNV eta PPk bat egin dute, PSE-EEk berriz EAren antzeko jarrera mantendu du. Azaltzeko zailagoa dena da, IU-EB/Aralar-en jokaera: zerga handiena eskatzen zutenak ziren, eta EAren planteamendua apalegia zelakoan, ez diote beren babesa eman. Emaitza? Eskuinaren plana aurrera jarraitzen du. Zalantzarik gabe, IU-EB/Aralar-ek laguntza oso ona eman diote PP eta PNVri.
Link interesgarriak:
http://sainzdemurieta.net/impuesto-sociedades-2007/
http://www.ashet.eu/impuesto-de-sociedades
http://www.ashet.eu/impuesto-de-sociedades-ii/
5 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



Trokeladora, 2007 Abendua 11 @ 10:43 am
Oso interesgarria eta argigarria. Benetan. (Prozesatu behar dut oraindik)
Dekreton, 2007 Abendua 11 @ 6:39 pm
Y el PNV lo quiere meter por decreton! EA se tiene que seguir mojando con este tema y plantar cara (seguir plantando) en el parlamento.
Irati, 2007 Abendua 13 @ 3:03 pm
Enpresariei zerga murriztu…. eta hiritarrok autobus bidaia batean 1,10 euro (oraingoz) xahutu…
hamahiru, 2008 Urtarrila 5 @ 6:25 pm
ANV batzar nagusietan balego!
Irene, 2008 Urtarrila 5 @ 6:32 pm
Batzar nagusietan balego, zer¿? ez dut ulertzen…