Uribe Kostako GA Santo Tomasen

Uribe Kostako Gazte Abertzaleak-ek, gaur Bilbon Santo Tomas eguna dela eta ospatuko den jai egunean, hirigintza iraunkorraren inguruan prestatutako kanpainari hasiera emango dio.  Uribe Kostako arduradunek, kasu askotan hirigintzaren inguruan pisu handia duten faktoreak ekonomikoak direla azpimarratu nahi izan dute, gizartearen ongizatea eta ingurugiroa baztertu egiten direlarik.

Hurrengo egunetan aurkeztua izango den kanpaina honetan, ez da bakarrik ingurugiroaz hitz egiten, biztanleen osasun kontuetaz ere egiten da. Hirigintza iraunkor baten aldeko apostua egiten da beraz, non eraikitakoak komunitatearentzako energia sortzaileak izan behar duten.

Horregatik, eskuma behingoz gai hauen inguruan sentsibilitatea izateko eskatzen da, gizartea horren ardura duelako eta gure herria aldatzen ari delako.

Ladrillazo

WordPress Themes