Urriak 12 ez da gure festa
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustez, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Horrenbestez, gazte erakundeak espainola euskaldunei inposatutako nazionalitatea dela adierazten du eta euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan eskatzen dio, berriro ere, Espainiar gobernuari.
Hispanitatearen egunean jai arrazoi desberdinak egiten dute bat, Guardia Zibilaren eguna, kolonizazioaren ospakizuna eta arrazaren goraipamena, besteak beste. Frankismo garaian ematen ziren ospakizunen parametro berdinetan antolatutako eguna dela, deritzo talde independentistak. Bide honetan, Gazte Abertzaleak-ek egun hau ez ospatzearen nahia adierazten du, jai hau euskaldunontzat iraingarria eta arrotza delako, euskaldunak hispanoak ez diren heinean eta behin eta berriro Guardia Zibila Euskal Herrian ez egotearen gura adierazi duelako euskal gizarteak. Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek azpimarratu nahi du azken urtearekin I+G militarrean gastua espainiar estatuan oinarrizko I+G-aren %19a dela; bost eurotatik bat hain zuzen ere. Horrelako datuak Gazte Abertzaleak taldearen jarrera antimilitarra indartzen du, ulertzen duelako gaur egungo egoera politikoan erabat desegokiak direla gastuak horretara bidaltzea.
Azkenik, Gazte Abertzaleak-ek, talde bakezalea den heinean, desfile militarra eredu propagandistiko nazional zaharkitu bat besterik ez dela adierazi nahi du eta desfilean erakusten diren armen benetako helburua zein den gogoratu nahi dio gizarteari, objektibo errealen kontra erabiltzea.
Gainera Donostian Gazte Abertzaleak-ek militarren aurkako kartelako jarri zituzten.
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


