Zenbait aldaketa webgunean
Begibistan ez dauden, baina webgunea hobeto ibiltzeko lagunduko duten zenbait aldaketa egin ditugu webgunean.

Lehendabizi Wordpress-aren (erabiltzen dugun software libre paketea) azken bertsiora, 2.3.1-era eguneratu gara.
Wordpress-aren bertsio hau Librezale komunitateari esker eguneratua dago, mila esker.
Bidalketak, gaiak edo kategoripetan jartzen ditugu, baina zehatzago izateko Etiketak ere erabiltzen ditugu. Wordpress-en azken bertsio honetararte ez zegoen etiketik jatorrizko forman, eta software extra bat instalatu behar zen.
Orain Wordpress-ekin etiketak badaude, software extra horretatik informazioa inportatu dugu, eta gero ezabatu, izan ere ez dugu gehiago horren beharrik.
Zenbait plugin eguneratu ditugu eta bide batez igotzen ditugun irudiei itsasten zitzaion sinadura hori kendu diogu.
Iruzkin 1
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



Trokeladora, 2007 Abendua 9 @ 11:04 pm
Lan ona da. Badakizu Martzelek lagun zaitzakEela. Etiketena, oso eraginkorra da. Irudien sinadura ez zen horren grabea. Baina urrats ona. Zorionak (edozertarako, Tokeladora!)