slide

  • 11 koloretako Euskal Herria

    11 koloretako Euskal Herria

    1979. urtean Nazio Batuen Erakundeko batzar orokorrak martxoaren 21a Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Eta urtero bezala, ez dugu zer ospatzerik. Gaurko egunean, urtean jasaten diren giza eskubideen bortxaketak salatu nahi ditugu, lakra hauei aurre egiteko eguneroko …

  • Gazte Karpa

    Gazte Karpa

  • Eskubideak errealitate bihurtuz

    Eskubideak errealitate bihurtuz

    Milurteko Historiaren gatibu, emakumearen papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da. Heteropatriarkatuan murgilduta, ikusezinak, urruneko betaurrekoak jantzi dituzte askoren, berdintasunaz paperetan mintzatuz eta errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi duten bitartean. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela hau aldatzeko giltza; …

Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

7 Mar, 2012 || Euskadiko Gazte Kontseilua, Gazteria, Iritzia

Guillermo Aranzabal, Alvaro Goñi, Arri Zulaika eta Joseba Bello sinatuta

Urteroko Euskadiko Gazte Kontseiluaren asanblada asteburu honetan ospatuko da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar honetan.

Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan zehar gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteek izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi hau lan egiten mantendu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteria bere lanean jarraituko du, ardatz politiko esterilak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze zuzenago eta justuago bat praktikan jar izango dugun.

Azken honengatik, EGKren asanblada honen aurrean Gazte Abertzaleaketik elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirineoetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinestarazi nahi diguten baino harago , interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da, dibertsitatea eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio, gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa aukeratzen?

Hausnarketa honetan oinarriturik, Gazte Abertzaleaketik xede amankomunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea.

Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena dugu. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera duen.