Zergatik EZ?
Abertzale ezkertiarrok Europar Konstituzio Itun honi ezezko konstruktibo bat ematera behartuta gaude. Abertzaleak izanik, ezin diogu Euskal Herriari subiranotasunean pausoak ematea ukatzen dion itun bati baiezkoa eman. Itun honek Euskal Herriaren independentziari ateak ixten dizkio. Testu honen arabera, EBk estatuen eta estatuentzako Europa izaten jarraitzen baitu, eta ez baitu autodeterminazio eskubidea onartzen. Gure hizkuntzari dagokionez, ez dago inolako aldaketarik, estatuen hizkuntza ofizialek bakarrik dute behar bezalako babesa eta onarpena. Ezkertiarrak izanik, Europar Batasunaren printzipio eta planteamenduak ez direla ezertan aldatzen kontuan hartu beharrekoa da. Eskubide sozialak ez dira itun honetan biltzen. Ez du Ongizate Estatua bermatzen, eta zenbait arlo sozial eta fiskaletan beto eskubidea ezartzen du. Itun honek eredu ekonomiko neoliberala inposatzen du. Emakumeen gaiaren inguruan, ez du diskriminazio eza bermatzen, eta ez da parekotasunari buruzko erreferentziarik egiten. Abertzale ezkertiarrok, ezezko bozaren bidez, bestelako Europa baten aldeko apustua egiten dugu. Bestelako Europa bat eraikitzea posible delako. Herrien Europaren aldekoa, autodeterminazio eskubidea onartzen duen Europaren aldekoa. Hizkuntza eta kultura guztiak maila berean onartzen eta errespetatzen dituen Europa baten aldekoa. Eta Justizia Soziala eta Ongizate Estatua bermatzen dituen Europa baten aldeko apustua. Horregatik, otsailaren 20an Hego Euskal Herrian Europari bai esanez, itun honi ezezkoa emateko aukera historikoa izango dugu.
Gaia: Internazionala
Egilea: Ibon Usandizaga
Komunikabidea: Berria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


