Zergatik independentzia?
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Martin-Aranburu, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek , Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ospatuko bihar bezalako egun batean, 1979. urteko azaroaren 25ean hain zuzen ere, EAE-ko estatutua baieztatu egin zela eta zentzu horretan, bihartik aurrera eta abenduak 6 bitartean iraungo duen Zergatik independentzia?- ¿Porqué la independencia? kanpaina burutuko duela iragartzen du.
Kanpaina honetan Gazte Abertzaleak-ek salatu nahi du espainiar gobernuek behin eta berriro akordio hau ez dutela bete eta oraingo marko juridiko-politikoa gaindituta dagoela. Bide batez, egunetik egunera erakundearen lana independentziarantz zuzentzearen zergatiak azaltzen ditu kanpainak.
Horrela, Gazte Abertzaleak-ek mantentzen du zazpi lurraldeek osatutako Euskal Herriaren independentzia politiko eta ekonomikoki posiblea dela. Horretarako Eskubide zibil eta politikoen itunean agertzen den autodeterminazio eskubidea betetzea eskatzen die estatu frantziar eta espainolari. Bigarren trantsizioa martxan jarriz eta behingoz Euskal Herriak bi estatuekin mantentzen duen gatazkari irtenbidea emateko. Izan ere, lehengo trantsizioan beste aldagai batzuek irtenbidea bestelako izatera behartu baitzuen.
Independentzia posiblea da ikuspegi politikotik, Europar Batasunaren markoaz gain gure nahiak beste estatuen berdinak baitira, oraingo eta geroko eskubidea eta betebeharrekin eta europar eraikuntzan berezko partaidetzarekin, beti ere borondate propiotik eta ez besteen eraginpean.
Beste ikuspegi batetik, autodeterminazio eskubideak trabak aurki ditzake bere bidean, estatuen elkar laguntzagatik. Hala ere, eskubide demokratiko hau ezin da estatuen aldetik ezeztatua izan.
Ikuspegi ekonomikotik erantzun antzekoa da. Alde batetik independentzia politikoa ez delako posiblea independentzia ekonomikorik gabe, baina kontuan izanda ez bata ez bestea ezin direla gaur egun modu absolutuan ulertu.
Politika ekonomikoen alde nagusiak Europar Batasunaren eskumenetara bidaliak izan dira ( arrantza, industria, monetarioa, merkatukoa, subentzioetakoa……) baina beti geldintzen dira erantzukizun askeko materia fiskal edo tributariako eta aurrekontuetarako erabaki propioentzako lekua.
Independentzia ekonomikoa ez da berekoikeria, baizik eta antolakuntza eta eskumenen banaketaren prozesuan modu zuzenean parte hartzea.
Gazte Abertzaleak-ek defendatzen du burujabetasuna eta independentzia ez direla gurari abertzaleak, ez eta bakoizkeria nazionalak. Gauza zehatzetarako zuzendutako aldarrikapena da.
Burujabetasunak adibidez, gure legeak bozkatzea ahalbidetzen digu, gure geroa erabakitzea, gure zergak eskuratu eta guzti honekin bidezkoagoa den gizarte bat eraiki. Lanpostuak ziurtatuz, industria garatuz, bizitza maila hobetuz, zerbitzu eta azpiegituretaz baliatuz, hezkuntza politikak finkatuz, etab. luze bat.
Independentziak eskubide nazional bati eta nahi historiko bati erantzuna emateaz aparte, aurreko guztia bermatuko duen estruktura politikoaz baliatzea ahalbidetzen du.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Martin Aranburu
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
oso ona