Zertan zabiltzate?

Gobernu espainoleko sasidemokratak, zertan zabiltzate? Franco hil zenetik abertzaletasunari eta, orokorrean, Euskal Herriari egindako eraso kanpainarik gogorrenaren aurrean gaude.
Finantza eta ekonomi arloan egindako erasoak, alde batetik: Sestaoko ontzigintzaren arazoa, CAF eta Talgorekin batera iritsitako akordio garrantzitsuaren apurketa, azkenean azken horrekin bakarrik itzelezko dirutza suposatzen duen kontratua sinatuz, kontzertu ekonomikoarekin dauden arazoak…
Bestalde, zuen eskuetan darabilzuen Botere Judizial espainola jo eta ke ari da egunero Euskal Herriaren aurka, Eusko Jaurlaritza eta abertzaletasuna desgastatu nahian.
Eta azken egunotan, euskaldunok beste ezerk baino gehiago harritu gaituena, Armada espainola bidali diguzue. Inbasioren bat entsaiatzen aritu al zarete? Autodeterminazio eskubidea errealitate egingo bagenu armada bidaliko al zenigukete Euskal Herria inbaditzera? Hau al da PPkoek horren ozen «defendatzen» duzuen «Estatu Demokratikoa»?
Gehiegitan gogorarazten diguzue Pakitoren garaia. Horrela jarraituz gero, hizki handiko demokratok, dudarik gabe, norgehiagoka hau irabaziko dizuegu.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Gara

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes