Ziarreta eta Gazte Abertzaleak-ek hauteskunde emaitzak aztertu dituzte
argitaratua. Prentsa Oharra-n.EAko Presidente Unai Ziarretak adierazi duenez “gizartearekin eta sentsibilitate ezberdinekin kontaktu etengabea guztiz beharrezkoa da bizirik dagoen partidu polítiko batentzat”. Gazte Abertzaleak EAko gazte erakundeko ordezkariekin Bilbon hilaren 21ean izandako bileran bere elkartasuna azaldu zuen Ziarretak.
Eusko Alkartasunako goreneko buruak bai kanpainan baita emaitzetan izandako tokiko esperientzia ezberdinak elkarbanatu zituen Euskal Herriko udalerri ezberdinetatik etorritako kideekin. Ziarretaren esanetan, “Hauteskunde emaitzak ez dira espero zirenak izan, ezta adierazleek iragartzen zutena ere. Ikuspuntu gazte batetik geure herriaren errealitate ezberdinek gako asko gordetzen dituzte geure ekintza politikoa hobetu ahal izateko”.
Kanpainan zehar partidu politiko guztien akatsa euren konpromiso eta hitzetan errealitate falta izan dela azaldu zuten GA-ko buruek aho batez, “kasu askotan, goi-politikaren ingurukoak direnez, sinesgarritasuna falta zaie eta ez dira gazteriari dagozkion arazoak ,hala nola, lanpostu egonkorra, soldata duina, etxebizitza eskuratzea, etab…” Ziarretak oinarrizkotzat jo zuen gazteriak pollitikari egiten dion ekarpena eta haiekin harremana izatea, “eguneroko arazoen aurrean burua lurrean mantentzen erakusten digu politikariei eta politikari orok egin beharko lukeen ariketa” dela zehaztu zuen. Gazteek arazo zaharrei ikuspuntu berria ematen dietela eta arazo berriak besteek baina lehen antzematen dituztela gaineratu zuen.
Bileraren arrazoia, Gazte Abertzaleak erakundeak urtero, Aberri Eguna dela eta, asteburu baterako egiten duten ospakizuna izan da. Aurten, martxoaren 21,22 eta 23 egunak bizkaiko Elantxobe udalean igaroko dituzte, prestakuntza eta gogoeta izaera izango duten ekintzekin gaur egungo gaiak eta erronka sozio-politikoak jorratuko dituztelarik.
Ziarretak, bere deklarazio batzutan esan zuen akats bat gazteei ez heltzea zela, ta hona hemen nere erreflexioa, gazteei ez heltzea gazterien arazoa izango da ez??? ea zeozer egiten duzuen ta ez ordean argazkietan agertzea.
GAzteak gara etorkizuna.
Egia da askotan beste ikuspuntu bat dugula arazoen aurrean eta konponbide berriak proposatzen ditugula. Gazteok asko dugu egiteko. Horregatik da garrantzitsua gazteriak esateko duena entzutea. Eta esandakoa kontutan hartzea.
egiazale: “ea zeozer egiten duzuen ta ez ordean argazkietan agertzea” diozu. 1) Eta zu Che Guevara al zara? Dalai Lama zara? Marcos komandanteordea? Zer egiten duzu? Nik baino gehiago? Fijo baietz…
2) Argazkitan ateratzeko gogoa dugula? Errespetu piska bat. Tristea da, bere izena izengoiti baten atzean ezkutatzen duen batek, alegia zuk, aurpegia ematen dugunoi ezer leporatzea…
3) Musu truk, are gehiago, gauza asko alboan utzita eta galduta aritzen gara. Errespetu piska bat.
Gorka
barkatu egia Gazte Abertzaleak euskal herriko gazteen erreferete bat da, ze lan bikaina burutzen duten! egunero prentsan, kalean… makina batzuk zarete! beste kontu bat piZka bat da Zetaz, zaindu gure hizkuntza!
Mikel Zabaleta. Iruña.
Egiazalerentzat,
euskararen zuzentasuna hainbeste aldarrikatzen duzun horrek, euskara salbatu nahian zabiltzan horrek, lehenik zure gramatika begiratu (komak, aditzen kokalekua, besteak beste).
-Bigarrenik, euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren Internet-eko bertsioak ez du “pizka” onartzen, pixka baizik; halere”pizka” Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak jasotzen du, baina ixarekin idatzitako hitza lehenesten du.
-Azkenik, hizkuntza informatikoan, hizkuntza guztien kalterako, bai laburdurak zein akatsak jartzen ditugu. Ezin duzu zerbait salatu zuk betetzen ez baduzu, horrela hatxez hasten den hitz batek difinitzen zaitu. Errespetuz aritu behar gara. eta seriotasunez.
bestela ere, diskusioaren muina ez zen hau.
horrela hatxez hasten den hitz batek difinitzen zaitu?, barkaidazu jaun txit gorena, ez dakit zein den. Dena den, ez du pena merezi zuen pareko jendearekin eztabaidatzea. Lan egin ezazue eta kitto!
Beste kontu bat, jakitun batbi, batzuk gure herrialdean ez dugu aukera ikastola etxe azpian aurkitzeko, edo zonalde “novascofonoan” egoera legalean egoteko… baina gure hizkuntza zaintzen dugu.
Egiazalerentzat,
Nik ere nire hizkuntza zaintzen dut. Baina lekuan-lekuko erregistroan aritu behar naizela erakutsi dit beti aitak. Hala nola, ez dut uste zure senitartekoekin lagunekin duzun hizkeran hitz egingo duzunik. Modu berean, zuk euskararen inguruko gai hau plazaratu duzunez, egoki iruditzen zait erregistro batuan -eta altuan- idaztea.
Gainera, ez dakit noraino den zilegi zuk beste pertsona baten akatsa azpimarratzea eta, zuri berbera egitean, ikastolen kontuarekin ateratzea. Beste alde batetik, egia diozuna, gure herrialde honetan guztiek ezin dute etxe azpian ikastola bat edukitzeko pribilegioa eduki. Baina nork esaten dizu ni zure zonalde berekoa ez naizenik? zure bizilaguna izan ninteke eta horrek, zer esan nahiko luke?
Azkenik, lan egiteko eskatzen diozu GAri. Nik lan egiten ikusi dut. Aurrera atera dituen kanpainak ikusi ditu, eta zuk uste baino gehiagotan ikusi ditut prentsan. Gainera uste dut, web orrialde hau egindakoen kronika kontalari nahiko jatorra dela. Baina zu, non ageri zara? non dago zure lana? besteen lana kritikatzeko batena egin behar da lehenik.
Besterik gabe,
Batbi
Pikatu zara! … beno. berriro diotsut: zuk zer egiten duzu guri lan egitea eskatzeaz gain? ezer egiten al duzu?
Bestetik: pena da, egia da, Independentzia oraindik erdietsi ez izana, lortuko dugu. Baina bidean, ona izan da hasteko (ez amaitzeko) Gernikako Estatutuaz baliatu ahal izatea… Mendebaldean (Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban), Nafarroa Garaian ez bezela, euskararen normalkuntzarako tresna ona izan da zuk zeuk onartu duzun moduan.
Benetan, animo euskara zaintzeko duzun grina horrekin. Eta ez zaitez pikatu, mesedez.
“kasu askotan, goi-politikaren ingurukoak direnez, sinesgarritasuna falta zaie eta ez dira gazteriari dagozkion arazoak ,hala nola, lanpostu egonkorra, soldata duina, etxebizitza eskuratzea, etab…” [unai ziarreta]
ziarretak esandakoa egia bada ere, ez dut uste hori denik hauteskundeetako emaitza txarren arrazoia. arrazoi koiunturalek euren pisua izan badute ere (Isaias Carrascoren erahilketa, besteak beste), EAk kontu izan beharko luke hauteskundez hauteskunde, urtez urte jasaten ari den botu galerarekin. azken 20 urteotako ibilbidea nahiko esanguratsua da.
zentzu honetan, esan beharra daukat EA ‘kokatzen zaila’ den alderdi gisa ikusten duela (dugula) jende askok: badakigu zer esaten duen, batzutan gauza asko segun eta nun, nazio mailan, herri mailan, azpiegituren inguruan, Pasaia, AHT, ANVrekiko jarreran, gobernuan… indefinizio maila arriskutsu bat nabari diot nik, potentzialitatean izan baduen baina iristen ez den espazio politiko baten esperoan-edo (beste hainbat alderdirekin lehiatzen duen espazioa, gainera). EAJren ondoan joateak indar instituzionala eman badio ere ez dakit zer punturarte izan duen EAk bere politika egiteko askatasuna edo ez ote den bihurtu EAJren konplementu soil, CDN UPNrentzat bezela.
nik ez dut uste CDN urte askorik iraungo duenik, baina bizitza luzea opa diot EAri, edo hobeki esan, EAk defendatzen duen proiektuari, EA deitu ala ez.
animo eta izan ongi,
Eak duen zuzendaritzan ez du ezer lortuko,alderdia porrotora eramango du
Ziarreta jaunak.Prestakuntzarik gabekoa,hizkuntzetan ez da oso trebea.Lehenengo aldiz idazkari nagusi izendatu zutenean,presaka genbiltzan eta Lopez Larrinagarengana jo genuen eta ezetza jaso genuenenez,Berari esan genion.Bere gustokoak ez direnak garbitu ditu.Eta Eako azkenengo lehendakaria izango da,desgertuko gara eta.
aupa!
Egunkarian irakurri dut, kongresua euki duzuela pasa den asteburuan, posiblea balitz gustatuko litzaidake jakitea, nola egituratzen zareten eta nortzuk diren ejekutiba berri horren kideak.
aldez aurretik eskerrak emanez,
Amaia