Zinemaldia: kanpaina
Donostiako Gazte Abertzaleak-ek Zinemaldia dela eta kanpaina hau aurten ere martxan jarri du. Bertan, euskaraz ikus daitekeen zinema gutxi dela salatu nahi izan dute. Horretarako kartel eta zinerako gonbidapenak prestatu dituzte. Aste osoan zehar Gipuzkoako hiriburua kartelez josita izango da, eta bertatik pasatzen diren guztiak “Istorio Amaigabea” filmerako bere sarrera jasoko dute eskuan.

“Gaur egun gizarteak duen euskara gaitasuna eta euskaraz bizitzeko eta gozatzeko dauden mugak ez datoz bat gizarte normalizatu bati dagokionarekin. Zineman agerikoa da aipaturikoa, ez baita euskaraz bikoiztutako filme eskaintzarik. Egoera honi aurre egiteko beste hainbat herrietan eman diren neurriak ez dira hartu (Katalunian esaterako). Ezinbestez beraz, euskara hartzaileak eta hiztunak gure erdaretara bikoiztutako filmak ikustera behartuta gaude. Dei egiten diegu beraz Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko zein estatuetako gobernuetako Kultura arduradunei honi irtenbide bat bila diezaioten.”

Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


